• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ
atom logo

Atom, programatzeko testu editore librea

2017-02-02 Developer

Porgramatzaileen munduan testu editore famatuena Sublime Text dela esango nuke. Horregatik instalatu eta jarrraitu beharreko lehen pausoa azaltzen duen post bat (Sublime Text testu editorean lehen pausua) idatzi nuen. Baina, niri software librea gustatzen zait, beraz Atom erabiliko dut hemendik aurrera.

Atom, garatzaileentzako GitHub-eko garatzaileek egin dute, beraz argi dago ez dela proiektu xume eta txiki bat. Garatzaile profesional asko ditu atzean eta Sublime Test-ekin gertatzen den bezala, plugin aske eta tresna ugari daude eskuragarri. Instalazioaren aldetik ez dago berezitasunik. Sistema eragilearen araberako instalazio arrunta da eta lehen aldiz exekutatzerakoan lagungarria den gida bat exekutatzen da.

Atom welcome guide screenshot

Gai aldaketa

Irudian ikusten den bezala, defektuz gai ilun bat dakar. Ni gai argiak nahiago ditut, beraz hau izan da egindako lehen aldaketa.

  • Choose a theme
  • Open the theme picker
  • UI theme atalean One Light aukeratu dut.
  • Syntax Theme atalean ere, One Light.

Gida azaltzen den bezala, Atom komunitateak garatutako gaiak ere instalatu daitezke.

  • Choose a theme
  • + Install
  • Theme

Emmet paketea

web garatzailea baldin bazara Emmet paketea beharrezkoa dezu. Sublime Text eta Atom editoreetan instalatu daiteke. Atom-en kasuan instalazioa oso erraza da.

  • Install a Package
  • Open Installer
  • + Install Packages bilatzailean Emmet jarri eta azaltzen den lehen aukera instalatu

Atom Emmet instalatzen

Kontsola bidez ere instalatu daiteke modu azkar batean.

cd ~/.atom/packages
git clone https://github.com/emmetio/emmet-atom
cd emmet-atom
npm install

Ondorengo instalazioak

Ondoren instalazio berriak egiteko Atom > Preferences > Packages atalean izango dezue paketeak bilatu eta instalatzeko aukera.

Atom Emmet instalatzen

Baita programarekin lotuta dagoen edozein instalazio egiteko aukera ere.

atom settings

Iruzkinak

2 responses to “Atom, programatzeko testu editore librea”

  1. Josu says:
    2017-02-02 at 3:16 pm

    Oraindik beta bertsioan zegoenean probatu nuen eta ez ninduen guztiz konbentzitu, motela zen, aldi oro ixten zen… 1.1.0 bertsioarekin bigarren aukera bat eman nion eta orain nire lehenengo editorea da. Sublimeren paretsukoa iduritzen zait, baino hau librea izanik, dudarik gabe honekin jarraituko dut. Bertze editore bat probatzea proposatzen dizut, hau etsaiarena (baino librea) https://github.com/Microsoft/vscode

    Reply
    • aldakur says:
      2017-02-02 at 3:18 pm

      Beno, librea izanik aukera bat eman beharko diogu. 😉

      Reply

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua