Paradigma berria programazioan Programazioaren hastapenetan, ordenagailuei aginduak emateko txartel zulatuak erabiltzen ziren. Programa bat sortzeko, txarteletan zuloak egin behar ziren, makinak interpretatu ahal izateko. Gero, programazio-lengoaiak iritsi ziren: COBOL, FORTRAN, C… Aurrerago, objektuetara bideratutako programazioa, garapen-inguruneak, frameworkak eta programatzeko lana errazten zuten tresna berriak agertu ziren. Aldaketa bakoitzak programatzeko modua eraldatu zuen. Eta aldaketa bakoitzarekin, […]
«Oraindik existitzen ez diren arazoak konpontzen ditu teknologiak» esaldi ospetsua da. Egia da gure bizimodua asko hobetu dela teknologiari esker, baina kontu askotan ez zen beharrezkoa halako digitalizazio teknologikoa. Kasu esanguratsu bat kotxeen funtzionamendua izan daiteke. Zenbat aldiz entzun dugu sentsorea apurtu dela, ordenagailuak ez dituela neurri batzuk egoki irakurtzen eta, ondorioz, kotxea ezin abiarazirik […]
Software librearen munduan murgilduta gaudenok askotan aipatu izan dugu teknologia arloan enpresa handiekin dugun harremana arriskutsua izan daitekeela. Askotan adierazi dugu gure datu pribatuak haien esku daudela, baina joan gaitezen pixka bat harago. Jar dezagun adibide zehatz bat: Google eta bere zerbitzuak. Bilatzailea ez ezik, Googlek eskaintzen dizkigun zerbitzu garrantzitsuenak Gmail, Drive eta Photos dira, […]
Sartu berri garen urte honen hasieran interesgarria da atzean utzi dugunari begirada bat ematea. Urte bakoitza hasten dugunean betiko desioen zerrenda egiten dugu. Behintzat, nik nire Nextcloud Notes aplikazioa irekitzen dut eta zerrendatxo bat egiten dut; baina hori baino lehen, pasa den urtekoari begirada bat ematen diot, eta zer lortu dudan eta zer ez dudan […]
Iraultza industrialak ikaragarrizko aldaketa ekarri zuen bezala, adimen artifizialak (AA) bereak egingo ditu datozen urteetan. Lagun artean askotan dugu eztabaida; batzuen iritziz robotek eta software adimentsuak ez dituzte pertsonak ordezkatuko, baina nik, aldiz, gertatuko dela argi daukat. Gainera, Europatik kanpoko hainbat herrialdetan gertatzen ari den fenomeno bat da. Motel, soinu handirik egin gabe, tipi-tapa, teknologiak […]
Informatikaren garapenaren abiadurak beti eragin dit kezka. Egunero teknologia berrien berri izaten dugu, eta aurrekoak behar bezala barneratu gabe, berrien ezagutza asimilatzen hasi behar izaten dugu. Egoera hori bai softwarean bai hardwarean gertatzen da, salbuespenik gabe. Hezkuntzan dihardudanetik, teknologia berriak ezagutzeko presioa are handiagoa da, ikasleek prestakuntza eguneratu eta kalitate onenekoa jaso dezaten helburuarekin. Hala […]
Zabaldu da albistea: Spotifyk Israelarekin harreman ekonomiko estuak ditu. Hori dela eta, hainbat artistek salatu dute egoera eta alternatiben bila dabiltzala adierazi dute. Ni software librearen aldekoa naiz, baina badira Euskal Herrian honen inguruan lan ikaragarri handia egiten duten hacktibistak, eta Software Librean oinarritutako tresnak zabaltzen dituzte. Adibidez, arrakastatsuenetariko bat Mastodon dugu (X librearen parekoa). […]
Ohartu gabe, denbora aurrera doa eta jada 4 urte eta erdi pasa dira blogean azken posta idatzi nuenetik. 2008ko maiatzaren 8an izan zen nire lehen posta, eta nola ez, Ubunturi eskainita. Dena den, post honen bitartez txoko honi bizia berreskuratu nahi diot. Aldaketa batzuk egin nahi ditut, nahiz eta oraindik ez dudan garbi zer eta […]
Pertsonen arteako komunikazioa Whatsapp, Telegram eta Signal dira azken egun hautan gehien entzun ditugun hitzak. Whatsappek bere erabilpen baldintzak aldatu ditu eta ondorioz, norberaren pribatutasuna bermatu nahian, jendea alternatiba baten bila aritu da. Gehiengoak Signal baino ezagunagoa den Telegram aplikazioa aukeratu du eta ez da aukera txarra. Urteak daramat Telegram erabiltzen eta nire inguruan jende […]
2021. urtean sartu berri gara, eta nire lehen posta iraganera begiratuz egin nahiko nuke. Askotan pribatutasuna dut gai nagusi bezala. Pixkanaka-pixkanaka guk galtzen utzi dugun pribatutasun hori; batzuetan, bizitza errazten digun zerbitzu baten truke, beste batzuetan ordea, guk geuk zabaltzen dugulako gure informazio pribatua sare sozialetan. Asko aldatu da internet azken 20 urteetan. Nik, eta […]