• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

Zer erabiltzen dezu ordenadorean?

2011-05-05 Uncategorized @eu

Zer erabiltzen duzue ordenagailuan?

Hilabetean behin beti daukat lagunen bat ordenadorean arazoak dituena eta niregana jotzen duena hauek konpontzeko. Ziur nago ez dela bere errua, baina imaginatzen dezuen bezala Windows maitagarria du instalatua, beraz sobran dira esplikazioak.

Nire asmoa, pixkanaka pixkanaka nire inguruko jendea Ubuntu erabiltzen hastea da, baina horretarako, hasiera hasieratik beharrezkoak dituen pakete eta programatxo guztiak instalatu beharko ditut.<(p>

Beraz, zuei galdera bat egiteko idazten dut post hau:

Zer edo zertarako erabitzen duzue ordenadorea?

Nik adibidez, interneten nabigatzeko, testu dokumentuak egiteko, aurkezpenak egiteko, musika entzuteko, pelikulak ikusteko… Beraz gehien erabiltzen ditudan programak:

– Firefox
– Openoffice
– VLC
– Pidgin
– amule (Oso oso gutxitan. Benetan! :))

Iruzkin batean idatzi zuen erantzuna mesedez.

Iruzkinak

2 responses to “Zer erabiltzen dezu ordenadorean?”

  1. baltuna says:
    2011-05-09 at 9:55 am

    Nik ere askotan pentsatu izan dut ingurukoen artean Ubuntu instalatzen hastea baina informatikaz ezer ez dakitenentzat edo informatikak beldur ematen dienentzat oraindik ere ez dut Ubuntu guztiz osatua ikusten, nahiz eta horretan ere aurrera doan.

    Terminala irekitzeak beldur ematen die, zenbait programa instalatzeko erotu egingo lirateke, gauzak lekuz kanpo dituzte (Windowsekin konparatuz)… beraz oraindik ere beldur pixka bat ematen dit ‘edozeini’ Ubuntu instalatzeak, badakit eta gero arazo guztien erantzuna nik bilatu beharko diedala (Nahiz eta interneten begiratuta soluzio guztiak dauden).

    Galderari dagokionez, hona hemen nire zerrenda:

    Firefox
    LibreOffice
    VLC
    Jdownloader
    Banshee
    Gimp

    Hoietaz gain ere erabiltzen ditut ezagunak ez diren beste zenbait programa:

    Gshutdown (tenporizadorearekin Itzaltzeko)
    KRename (argazkiak berrizendatzeko)
    EasyTag (musika txukun izateko)

    Eta amaitzeko ba programazio programak.

    Espero zerbaiterako balio izateak

    Reply
  2. Luistxo Fernandez says:
    2011-05-09 at 10:06 am

    Nik etxean zein lanean, Ubuntu. Eta hasierako zerrendaren logikari jarraituz, neure programa erabilienak:

    – Firefox (baita, gutxiago, Chromium)
    – Openoffice (baina idazteko, oinarrian eta beti, Gedit testu editore sinplea)
    – VLC (eta azpitituluetarako, Gaupol)
    – Epiphany txat egiteko
    – Deluge torrentak jaisteko
    – Irudiak moldatzeko, kaptura egiteko utilidadea, Showfoto eta Pencil (azken hau neure lanbidean ere oso praktikoa wireframe edo web-zirriborroak planifikatzeko

    Reply

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua