• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

Google+. Oraingoan bai?

2011-06-30 miscellaneous

Sare sozialen “merkatuan” muturra sartzeko beste saiakera bat egiten ari da Google. Beste post batean komentatu nituen Googlelek egindako beste saiakerak. Oraingoan Google+ sare soziala aurkezten digute, eta uste dut oraingo honetan proiektua aurrera atera daitekeela. Dena dela, oso zaila izango du facebooki aurre egitea. Lehengo egunean irakurri nuen gaur egun 700 milioi erabiltzaile dituela. Hau da, erabiltzaile aaaaaasssssskooooooo!!! :)

Baina, zertan datza Google+ sare soziala? hainbat zatitan banatzen da:

Circles

Nahi duzun jendearekin gauzak elkarbanatzeko. Gure sare sozialetan lagun asko ditugu, baina batzutan lagun batzuekin bakarrik elakarbanatu nahi ditugu gauza zehatz batzuk, beraz, aukera honekin, gure “taldetxoak” egiteko aukera izango dugu. Diaspora sarean adibidez, aukera hau lehen egunetik gaituta dago, eta alderdi bezala definitzen dira taldetxoak.

Argazkiak

Aukera oso ona dirudi. Argazkien pribatasuna konfiguratu daiteke, nahi ditugun lagunekin elkarbanatzeko. Gainera, argazkiak editatu daitezke. Badirudi Facebooken argazkien sistemaren antzekoa dela, baina aukera gehiagorekin.

Hangout: Taldeko bideo txata

Hemen nobedadea, taldean sartzeko era da. Bideo txat batean sartzeko ez duzu gonbidapen bat jaso behar. Erabiltzaile bakoitzak bere egoera aukeratzen du, eta egoeraren arabera taldean sartu zaitezke edo ez. Hau da, egoera “disponible” baldin bada, taldean sar zaitezke arazorik gabe.

Sparks:

Liburutegitxo bat dela esand ezakegu. Gaiaren arabera antolatuta. Bertan, bideoak, argazkiak artikuluak… aurki ditzakegu.

Mugikorra:

Google+ sarera mugikorraren bidez sartzeko aukera dago. Androidentzat dagoen aplikazioa instalatu eta probatu dut. Benetan oso oso ondo dijoa! http://www.google.com/mobile/+/

Huddle

Taldeetan mezuak bidaltzeko. Hau da, edozein momentutan taldee barruan dagoen jendearen arteko mezuak irakurri eta idatzi daitezke. Interesgarria koadrilan komunikatzeko.

Beraz, ikusten duzuenez Google+ek oso itxura ona dauka. Nire ustez sare sozial hau aurrera aterako da, batez ere bi arrazoi sinpleengatik:

– Ez dago gauza berririk, besterik gabe jendeak nahi duena dauka.

– Aukera guztiak garatutak daude. Hau da, ez dute Google+ sare sozial berria atera, eta etorkizunean izango dituen aukerak albiste baten bitartez adierazi. Aukera guztiak garatu eta sarea martxan jarri dute! Modu honetan, erabiltzailearen lehen inpresioa benetan oso ona da.

 

Twitter bidez irakurtzen ari naizenarengatik euskaldunen artean azkar zabaltzen hasi da! orain euskarazko interfazea garatzea da hurrengo pausoa!

Iturria: Geeksroom.com

Iruzkinak

One response to “Google+. Oraingoan bai?”

  1. Aldakur says:
    2011-07-01 at 10:59 am

    Norbaitek gonbidapenen bat nahi badu, email batean bidali zuen posta elektronikoko helbidea.

    Reply

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua