Ez da teknologiaren arazoa, sistemaren arazoa baizik
2026-10-22 miscellaneous
«Oraindik existitzen ez diren arazoak konpontzen ditu teknologiak» esaldi ospetsua da. Egia da gure bizimodua asko hobetu dela teknologiari esker, baina kontu askotan ez zen beharrezkoa halako digitalizazio teknologikoa. Kasu esanguratsu bat kotxeen funtzionamendua izan daiteke. Zenbat aldiz entzun dugu sentsorea apurtu dela, ordenagailuak ez dituela neurri batzuk egoki irakurtzen eta, ondorioz, kotxea ezin abiarazirik gabiltzala? Benetan, agian, software hori ez zen beharrezkoa. Horrelako milaka kasu aurki ditzakegu, eta, horiekin batera, zaharkitze programatua ere bai.
Gaur egun, paradigma berri baten bidea egiten ari gara. Oraingoan, adimen artifizialean eta robotikan gertatzen ari diren aurrerapausoei esker, merezi dugun bizitza edukitzeko aukera izan genezake; baina, beste behin ere, mundua kutsatu, herrialdeak zapaldu eta gure bizi-baldintzak okertuko diren susmoa daukat.
Arazoa ez da teknologia, teknologiaren erabilera baizik; eta kapitalaren eta merkatuaren baldintzetan mugitzen jarraitzen dugun bitartean, gure bizi-kalitatea okertzeko diseinatuta egongo da teknologia. Ez da teknologiaren arazoa, sistemaren arazoa baizik.
Oharra: adimen artifizialak zuzendutako testua.
Iruzkinak